Kontzertu pedagogikoa asko gustatu
zaigu orokorrean. Gehien gustatu zaigun gauza bat sukaldari batek “espagueti al
ostinato” platera nola prestatu duen izan da, beti espagetiak eta barazkiak
erabiltzen zituelako. Bestalde, asko gustatu zaigu baita ere beste sukaldari
batek “Chipi gamba” platera prestatu duen momentua, oso barregarria izan
delako. Gainera, dibertigarria izan da beti gosez zegoen mutilak “gosea daukat”
esaten zuenean, sukaldeko janari guztia eramaten zuelako.
Kontzertuan instrumentu asko ikusi ditugu, baina guri hauek gustatu
zaizkigu gehien: klarinetea eta tronpa, gutako bik jotzen dituzten
instrumentuak direlako, eta bateria, oso gustuko dugulako. Bestalde, faltan
bota dugu pianoa ez entzun izana, asko gustatzen baitzaigu.
Kontzertuan
zehar Ikasle guztiok izan dugu kantatzeko aukera, baina gutxi batzuk besterik
hartu dute parte basoen jokoan, sandwich musikala egiten eta basoen jokoaren
abestia kantatzen. Hurrengoan, gustatuko litzaiguke ikasle gehiagok izatea
parte hartzeko aukera, eta instrumentuak jotzea.
Gainera, kontzertu honetan gauza
asko ikasti ditugu: ostinatoa zer den, musikarekin sukaldatzen, musikaren
egitura bereizten (sandwicharekin, ABACA)… eta ikusi dugu instrumentuak oso
baliotsuak direla.


Kaixo Ikazkinak!
ErantzunEzabatuZe interesgarria kontatu duzuena!
Guri ere, horrelako ekintza bat ikustera joatea gustatuko litzaiguke, ikasi eta parra egiteko aukera izateko. Argazkiak ere, oso politak!
Muxu bat etxekoen partez.
Leire, Iker eta Aner