2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna
2018(e)ko apirilaren 26(a), osteguna
2018(e)ko martxoaren 16(a), ostirala
2018(e)ko otsailaren 28(a), asteazkena
2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea
Euskal Herriko meatzaritza museoa bisitaldia
Euskal Herriko meatzaritza museora bisitaldia.
Otsailak 16an, Gallartako Euskal Herriko meatzaritza museora joan ginen.
Museoa Bilboko ezkerraldeko itsasadarrean kokatua dago, meatzaritza gune batean.
Guztien laguntzarekin, meatzaritzak sortutako elementuak berreskuratu eta zaintzen ditu: bagonetak, lanabesak, argazkiak eta dokumentuak.
Oso interesgarria izan zen.
2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena
2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea
Bazen Behin proiektuko lanak
Hona hemen landu dugun proiektua. Ez dira grabaketa guztiak agertzen. Banatuko zaien CDan egindako denak agertuko dira. Lan bikaina egin dute.
BAZEN BEHIN proiektua aurrera daramagu azaroa eta abendua bitartean.
Proiektu honek, gure oroimenean begiratzea proposatzen digu, gu nondik gatozen hobeto ulertzeko eta nora joan hobe erabakitzeko.
Proiektu honen bidez gure familiaren historian abentura ezberdinak, pozgarriak eta tristeak, aurkitu ditugu.
Lau saio desberdinak izan ditugu.
Lehenengo saioan proiektua aurkeztu ziguten.
Bigarren saioa bi adineko pertsonen testigantza izan genuen.
Egun hortan…..
Juan Mari eta Carlos izeneko 2 gizon etorri ziren 73 urtekoak eta beraien bizitza kontatu ziguten. Beraiek 30 urterekin ikasi zuten euskaraz hitz egiten.
Juan Mari bere familian hiru anai, aita eta ama ziren, arreba 2 urte zituela hil zitzaion.
Lehen ez zegoen horrenbeste zabor, ez zegoen plastikorik, guztia sutara botatzen zuten eta horregatik sukaldea zen gela beroena.
Carlosek berriz 5 anai-arreba ziren, eta Madrilen bizi ziren, beraiek ez zeukaten gela beroago bat, Madrilen beroa egiten zuen eta horrek ematen zion beroa etxeari. Arropa garbitzeko labaderoa erabiltzen zuten ez etxeko garbigailua. Hainbat pasadizu eta istoria kontatu ziguten
Hitzaldi oso interesgarria izan zen eta galdera asko egin genituen.
Orain aitona amonei, adineko pertsona bati, elkarrizketa desberdinak egingo ditug. Mp3 batean edo telefono mugikor batean grabatuko dugu eta bukaeran webgune batean argitaratuko dira.
Lan interesgarria da eta gustora ari gara lantzen. Gabonetako oporrak bukatzean jarraituko dugu lanean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
