irteerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
irteerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala
2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea
Eureka Zientzia Museora irteera
Gaur planetariora joan gara. 9:30tan ikastolatik atera gara autobusa hartzera. Batzuk urduri geunden museora joan behar genuelako. Iristean planetarian sartu eta goruntz begira jarri gara eta Iñigok gauza asko kontatu dizkigu izar, konstelazio, planeta... buruz. Gero, ateratzean, tailer bat egin dugu. Lan hoiek egin ondoren museoan gauzak ikusten eta ukitzen egon gara.
Oso ondo pasatu dugu
2016(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna
2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena
2015(e)ko abenduaren 6(a), igandea
2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea
2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna
2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea
ANTZERKIA IKUSI ONDOREN, GELAN AKTOREEI EGINDAKO GALDERAK :
ETA ZER?
ANTZEZLANAREN INGURUAN ZENBAIT GALDERA:
AMINA
1. Zaila
egin zitzaion Aminari beste kultura bateko neskaren papera antzeztea?
Pixka
bat, bere ama eta bere aita musulmanak direlako antzerkian.
2. Zergatik
ematen dio Aminari beldurra den bezalakoa azaltzea?
Besteek
bera den bezalakoa onartuko ez dutela uste duelako eta horregatik gaizki pasatzen
du.
BEÑAT
3. Beñat
zergatik da hain beldurtia? Nola erakusten du hain ondo beldurra daukala?
Adoptatua
denez aitak eta amak asko babesten dute eta semeari zerbait gertatzea beldurra
ematen die, horregatik, beldur hori kutsatu diote.
4. Beñat
zergatik da hain negartia? Nola egiten du hainbeste negar antzerkian?
Beldurra duenez, beldur hori negarraren bidez
ateratzen du kanpora.
KEPA
5. Kepak
nola egiten du hain ondo kirolariaren papera?
Asko entseatuz.
6. Kepak
zergatik du nahiago kiroletan irabaztea lagunak egin ordez?
Besteak
baino gehiago izateko beti irabazi behar zuela pentsatzen zuen.
DIDI
7. Zergatik
gustatzen zaio Didiri galtzaile izatea irabazle izan ordez?
Aitak irabazi behar zuela esaten ziolako eta
Didik ez zuelako beti irabazi nahi, horretatik galtzea pentsatu zuen.
8. Nola
prestatu zuen Didik bere papera irabazlea zela baino galtzea gustatzen zitzaiola
erakusteko?
Asko
entseatzen lortzen du.
OROKORRAK
9. Zeinek
esaten dizue profesionalak zaretela?
Egindako lanarengatik ordaintzen dietenean
profesionalak direla esan nahi du.
10. Asko entseatu
behar da antzerkia egiteko?
Bai, ordu asko entseatu behar da antzerkia
egiteko.
11. Noiz eta
zenbat entseatzen duzue?
Antzerkiaren
estreinaldiaren aurretik 6 astez egoten dira entseatzen eta egiten duten entsegu
bakoitza 4 ordukoa izaten da.
12. Nola egin
zenituzten antzerkian agertzen ziren dekoratuak?
Pertsona batek dekoratuaren diseinua egiten
du pieza ezberdinetan banatuz, desmuntatu eta kamioian eraman ahal izateko.
13. Antzerkia
hasi aurretik urduri egon zineten?
Normalean
antzerkia hasi aurretik urduritasun puntu bat dute, batez ere estreinaldietan.
14. Zer egin
zenuten antzerkia hain ondo egiteko?
Asko entseatu eta papera ondo ikasi.
15. Nola
prestatu duzue antzerkia hain ondo?
6 asteetan zehar egunero 5 edo 6 orduz entseatuz.
16. Nola
ikasi duzue antzerkian egindako guztia? Zein pauso jarraitu dituzue?
Egin behar dituzten paperak asko lantzen
dituzte (hizkera, mugimenduak…) eta ondoren besteekin entseatzen dituzte ondo
ateratzeko.
17. Zaila al
da arropa hainbestetan eta hain azkar aldatzea?
Oso zaila da 20 segundo dituztelako arropaz
aldatzeko eta ilunpetan egin behar dutelako.
18. Nola
egiten duzue zuen paperean hainbeste sartzeko?
Zer egingo duten asko pentsatzen eta esan behar dutena behin eta berriro irakurtzen.
19. Nondik
datorkizue antzezpenerako grina (gogoa)?
Beñat betidanik nahi izan du aktore izan.
20.Antzezpen
eskola batean ikasi duzue antzezten?
Bai, hasieran ikastolako antzerki taldean eta
ondoren aktore eskola batean.
21. Nolako ikusleak izatea gustatzen zaizue
antzezpen bat egiterakoan?
Isil-isilik eta zaratarik atera gabe egoten
direnak.
22.Nola
sentitzen zarete besteak zuen antzerkiekin ondo pasatzen dutela ikusten
duzuenean?
Oso ondo sentitzen dira, horrek esan nahi duelako lana ondo egin dutela.
Eskerrik asko gurekin hitz egiteagatik!!
3.mailako ikasleak
2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
