2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

5. GURE UDAKO EGUNEROKOA : MARA

Ekainak 30

Gaur BretaƱara joango gara . Goizeko seietan esnatu gara eta zortzi ordu egin ditugu autoan, baina bidaia ez zaigu oso luzea egin jolasten pasa dugulako bidai osoa. Iritsi garenean igerilekura joan gara. Eta han katarroa harrapatu dut, baina oso ondo pasa dugu. 

        Oso dibertigarria izanda familiarekin bidaiatzea !

                             ONDO PASA OPORRETAN !

                                                               Mara

4. GURE UDAKO EGUNEROKOA: NAHIA

Ekainak 28

Gaur goizean gosaldu, prestatu eta errekara joan gara, aita, ama, Eki eta laurok. Parrilla bat erosi genuen eta aitak estrenatu egin nahi zuen eta oso goxua zegoen dena. Nik bainatu nahi nuen, baina ura oso hotza zegoen, baina irristatu eta uretara erori naiz. Lagun bat egin dut eta berarekin jolasten egon naiz. 

                          Egun zoragarria pasatu dut !!!


                                                         Nahia

3.GURE UDAKO EGUNEROKOA: IBON

Ekainak 28

Atzo goizean mendira joan ginen, Jaizkibelera. Guadalupeko gotorlekuan egon ginen harresiak ikusten.
Gero jatera joan ginen eta ni hamburguesa bat jan nuen.
 

Arratsaldean, Camelot txxiki parkera joan nintzen eta lagun frantses bat egin nuen.
 

                             Nolako eguna pasa nuen !!!!!!!!!

                                                                Ibon