2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

KONTZERTU PEDAGOGIKOA. "Musikortxea jatetxea

Kontzertu pedagogikoa asko gustatu zaigu orokorrean. Gehien gustatu zaigun gauza bat sukaldari batek “espagueti al ostinato” platera nola prestatu duen izan da, beti espagetiak eta barazkiak erabiltzen zituelako. Bestalde, asko gustatu zaigu baita ere beste sukaldari batek “Chipi gamba” platera prestatu duen momentua, oso barregarria izan delako. Gainera, dibertigarria izan da beti gosez zegoen mutilak “gosea daukat” esaten zuenean, sukaldeko janari guztia eramaten zuelako.

Kontzertuan instrumentu asko ikusi ditugu, baina guri hauek gustatu zaizkigu gehien: klarinetea eta tronpa, gutako bik jotzen dituzten instrumentuak direlako, eta bateria, oso gustuko dugulako. Bestalde, faltan bota dugu pianoa ez entzun izana, asko gustatzen baitzaigu.

Kontzertuan zehar Ikasle guztiok izan dugu kantatzeko aukera, baina gutxi batzuk besterik hartu dute parte basoen jokoan, sandwich musikala egiten eta basoen jokoaren abestia kantatzen. Hurrengoan, gustatuko litzaiguke ikasle gehiagok izatea parte hartzeko aukera, eta instrumentuak jotzea.     

Gainera, kontzertu honetan gauza asko ikasti ditugu: ostinatoa zer den, musikarekin sukaldatzen, musikaren egitura bereizten (sandwicharekin, ABACA)… eta ikusi dugu instrumentuak oso baliotsuak direla.

Azkenik, esan behar dugu, gustatuko litzaigukeela berriz ere joatea, dibertigarria eta interesgarria izan delako.  Hurrengo batean kontzertu desberdin bat izatea gustatuko litzaiguke, eta karibeko piraten kanta jotzea. 


1 iruzkin:

  1. Kaixo Ikazkinak!
    Ze interesgarria kontatu duzuena!
    Guri ere, horrelako ekintza bat ikustera joatea gustatuko litzaiguke, ikasi eta parra egiteko aukera izateko. Argazkiak ere, oso politak!
    Muxu bat etxekoen partez.
    Leire, Iker eta Aner

    ErantzunEzabatu