Euskal Herriko meatzaritza museora bisitaldia.
Otsailak 16an, Gallartako Euskal Herriko meatzaritza museora joan ginen.
Museoa Bilboko ezkerraldeko itsasadarrean kokatua dago, meatzaritza gune batean.
Museo honetan. Museo hau, meatzari ohiek eta lanbide horrekin zerikusia duten beste langile ohiek sortutako elkarte bati esker aurrera eraman da.
Guztien laguntzarekin, meatzaritzak sortutako elementuak berreskuratu eta zaintzen ditu: bagonetak, lanabesak, argazkiak eta dokumentuak.
Ordu terdiko bidaia ondoren heldu ginen museora. Itxita dauden meategiz inguratua dago (ia 200 inguru). Bideo bat ikusi ondoren, Ondoan dagoen meategi izugarri bat ikusi genuen. Zeru irekian zabaldutakoa, eta horeen gainean, lehen Galarta herri zaharra zegoen.
Berriro museora bueltatu eta han zeuden tresnak, mineral eta argazkiak eta haien historiak kontattu zizkiguten.
Oso interesgarria izan zen.
Bisitaldia bukatu ondoren La Arobeladar joan ginen. Han, meatzariak bizi ziren etxe bat ikusi genuen. Deigarria zen nola bizi ahal ziren leku txiki batean hainbeste pertsona. Iikastolara bueltatu ondoren, parke batean bazkaldu genuen. Parke hau meategi zahar bat izan zen bere garaian eta orain aintzirak eta berdegunek ditu.