ZUMAIAKO FLYSCHERA IRTEERA
Azaroak 13an Zumaiako flyschera joan ginen. Goizean zehar bi gauza egin genituen museoa bisitatu eta flyscha aztertu. Gauza asko ikasi genituen, adibidez geruza desberdinetaz dagoela osatua, beti geruza gogor baten-kareharria- ondoren bigun bat -tupa- egoten da. Geruza bat, lurraren kontra jo zuen meteoritoaren hautsez osatuta dagoela. Gure arbasoak arratoi erraldoi batzuk zirela. Lehenago Euskal Herria ur azpian zegoela eta bakarrik uretako fosilak aurkitu daitezke. Itsasoarekin geruzak erortzen dira. Flyschak 8km distantzia du Zumaiatik Debara eta 100milioi urte irakurri daitezke flyschean.
Arratsaldean ordubatak aldera parke batean bazkaldu genuen eta jolasten egon ginen 15:15 arte.
OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Telmo eta Enara