2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

14.GURE EGUNEROKOA

Maiatzak 25

Astelehen  goizean,  Dorleta etorri zen plano batzuekin eta esan zigun beheko eskolatik goiko eskolara joateko bide seguruena marraztu behar genuela.
Astelehen arratsaldean,  gorputz heziketa saio berezia izan genuen  Iurgik lagunduta: Iurgik fitxa txiki batzuk ezkutatu zituen eta fitxa horiek puntuak zituzten  (1-10) eta guk mapa baten bidez aurkitu behar genituen.

Asteartean, berriz irratsaioa izan genuen eta hauek izan ziren esatariak: Unax, Ibon, Joana, Jon, Ioritz, Noel eta Elene.
Irratsaioa bukatu ondoren, Nahiaren aitona etorri zen eta, euskaraz oso ondo ez zekienez, erdaraz hitz egin zuen eta Estelak esandako eta egindako esperimentu batzuk zekizkien , oso interesgarria izan zen.

Asteazkenean , landare batzuk landatu genituen gai berrirako laster utzi beharko dugu zientzialarien lana eta natura-kazetariak izango gara

Ostegunean, Marisolek esan zigun Udaletxeak dirua zeukala ikastolako patioa hobetzeko eta 3.mailakoen proposamena hau izan zen: labirinto bat jartzea beheko parkean.
Jolas garaia eta gero, ipuin irakurketa entsegua egin genuen, baina talde bati bakarrik eman zion denbora ipuina kontatzeko.
Ostegun arratsaldean beste gelako batek egindako “ARGIBIDE TESTU” bat irakurri eta eskulan bana egin genuen bikoteka.

Ostiralean “irrista-gailuen eguna” izan zen berriro patio garaian: patineteak eta skateak lagunei utzi genizkien.

ASTE PERFEKTOA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


              Idazleak: Luka eta Elene


2015(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

1. GURE AZKEN GAIA: ZEIN JAKINTSUA DEN NATURA !!

Bideoa ikusi bi edo hiru aldiz eta ondoren aukeratu animalia bat eta IRUZKINetan idatzi animalia horren ezaugarriak eta zure izena. 
                            ONDO PASA BIDEOA IKUSTEN!

13.GURE EGUNEROKOA


Maiatzaren 18a

Astelehenean Dorleta  eta Igor etorri ziren eta txalekoak eman zizkiguten kalera joateko. Gure istripuak kontatu genizkien eta beraiek bide ziurrak erakutsi zizkiguten.

Asteartean zorionez Enara, Izaro eta Marisolen urtebetetzeak izan ziren. Marisolek bizkotxo bat ekarri zuen eta Izaro piruletak ekarri zituen eta ondo pasa genuen. Egun berean, Marisolek haziak potetan jartzeko gauza bat ekarri zuen eta bikoteka landatzen ibili ginen eta hasi dira landareak ateratzen. Momentuz oso txikiak dira eta egunero pixka bat hazten dira. 

Asteazkenean irratsaioa prestatzen hasi ginen: albisteak, txisteak, eguraldia … Arratsaldean Unaxen ama etorri zen  pare bat esperimentu egitera, eta gero arraultz baten esperimentu bat guk gelan egiteko materialak utzi zizkigun. Eta oso ondo pasa genuen!!!

“Koldo Mitxelena”  lehiaketara gure komikiak bidali genituen eta bi aipamen izan ditugu gure gelan: Manex Jauregi eta Nahia Bueno!!!

Ostegunean liburutegira joan ginen zientziako liburuak hartzera baina ez genituen asko aurkitu.

Ostiralean San Telmo Museora joan ginen tailerra eta bisita gidatua egitera. Bertan  autorretratuak egin genituen eta oso ondo pasa genuen. 

                      Horrela bukatu da gure astea!!!



                Idazleak:Tariku,Ismael eta Milena. 


2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

12.GURE EGUNEROKOA

Maiatzaren 11a

Astelehen goizean ikastolako ama bat etorri zen eta etxetik ikastolako bideari buruz hitz egin genuen. Geroago marrazki batzuk egin genituen, baita ere esan zigun maiatzaren bukaeran festa bat egingo genuela.

Astearte goizean Noelek esan zigun bere ama haurdun dagoela eta ia denak aho zabalik gelditu ginen, jarraian Manexek esan zigun bere ama,Leire, ospitaletik atera eta asko poztu ginen.
Astearte arratsaldean aurreko ostiraleko liburuekin irakurketa ozen prestatu genuen eta primeran atera zitzaigun.

Asteazkenean taldeko esperimentu interesgarri batzuk egin genituen,  gehienak airea eta ura gaiarekin erlazionatuak. Eta asko gustatu zitzaigun.

Ostegun arratsaldean, “Nola sartu ginen amaren sabalean?” galderaren inguruan hitz egin genuen eta azkenean ulertu genuen, eta gero, hurrengo egunean, ostiralean, munduko jolasak egin behar zirenez, Nastiak eta Noelek erakutsi zizkiguten beraien herrialdeko jolas bana: “Capia” eta “animaliak” eta jolasten eta ikasten ibili ginen.

Lomce ez zaigu batere gustatzen, orduan gure guraso batzuk etorri ziren Lomceren kontrako argazkia egitea eta jarraian Plazaundira joan ginen. EZ EZ EZ LONCERIK EZ!!!!!!!!!

IKARAGARRIZKO ASTEA!!!!!!!!!!!

                             Idazleak: Oier eta Telmo



     

2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

6.LABURPEN TENTAGARRIA: Nola zuzendu andereño gaizto bat

Izenburua: Nola zuzendu andereño gaizto bat
Idazlea: Miren Agur Meabe


Orrialde kopurua: 42 orrialde

Neska bat arazo bat du. Gela berari eta beste guztiei ez zaie gustatzen andereño berria barre gutxi egiten duelako, begirakune zorrotzak botatzen dituelako eta mantala zemetu bezain grixa delako. Eta egun batean etxeko lanak egitea ahaztu zitzaizkion neskatoari, eta gelan geratu izan behar zen patio orduan. 

 LORTUKO OTE DUTE ANDEREÑOA ALDATZEA???


  Ibon eta Unax