2015(e)ko ekainaren 28(a), igandea

2. GURE UDAKO EGUNEROKOA: ELENE

Ekainak 28

Gaur goizean piraguismoko klasea eduki dugu : Unaxek , Jonek, Manexek, Oierrek, Peruk eta seiok.

Joku batzuk egin ditugu eta joku batean honela jolasten da: :piragua guztiak ilara batean jarri eta piragua batetik bestera saltoka ibili behar da eta jokoa "pianoa" deitzen da.

Beste batean honela jolasten da:  piraguak sakabanatu behar dira eta piraguen gainean zutik ipini behar gara eta ahal bada ez erori.

Nik piraguismoko klasea bukatzean nire lehengusu txikia etorri zen eta han pasa genuen egun guztia.
Hondartzatik ateratzean amona etorri zen eta Loiolan bizi denez nire anaiaren bat, lehengusua eta amona topoan joan ziren, eta nire ama eta anaia bizikletaz joan ziren, eta ni patinetan.

Loiolan San Juan Sua zegoenez ikustera joan ginen eta marrazkiak bota genituen!!


                                                                    Elene

2015(e)ko ekainaren 25(a), osteguna

MAKING A LEMON CAKE

1. GURE UDAKO EGUNEROKOA: MILENA

 Ekainak  24

Asteazkenean hondartzara joan nintzen nire osabarekin, amarekin, nire anaia eta ahizpa txikiarekin eta baita nire lehengusua eta lehengusinarekin. Koadrila ederra benetan !! 

Oso ondo pasa genuen, baina ura oso hotza zegoen. 

                                                             Milena

2015(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

18. GURE EGUNEROKOA



Ekainak 21a

Asteazkenean, tutoretza, matematika ,plastika ,gaztelera eta globalizatua gaiak klasifikagailutik hartu eta multzoka jarri eta liburuxkak egin genituen ,gero etxera  eramateko.

Ostegunean  euskerazko eta gaztelerazko  liburuzkak bukatzen saiatu ginen eta ez genuen lortu orri asko zirelako.

Ostiralean batzuentzat azken eguna izan zen eta jolas garaia luzatu   behar  genuen, baina euria ari zuen eta ezin genuen egin, beraz astelehenean jolas garaia berezia eta luzeagoa izango dugu. 

                                       Jon, Unai eta Luka
 

                        

 
Gu 3.mailako ikasleak gara eta ikasturteari agur esan nahi diogu.     

           AGUR  3.maila ! eta KAIXO  4. maila !  


               Agur lanari, eta agur Marisol !

                         
                                       3.mailako ikasleak.

8.LABURPEN TENTAGARRIA: Marie Curie emakume atomikoa



Izenburua: MARIE CURIE emakume atomikoa 
Itzultzailea: Nerea Galarza
Orrialde kopurua: 117 orrialde


Egun batean ahizpak ziren bi neska zeuden, Eva eta Irene izenekoak. Bien ama zientzialari ospetsua zen Marie Curie). Ahizpen aitona Sklodwskyk oroitzapen albun bat oparitu zien. Orduan Evak galdetu zion aitona  Sklodwskyri ea nolakoa zen bere ama txikitan …

Zer erantzungo dio aitonak oroitzapen albumean idazteko?


 Joana, Izaro, Nahia, Milena, Ismael eta Ibon.



2015(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

17. GURE EGUNEROKOA



Ekainak 15a 


Asteartean, Gladis Eneara joan ginen itsas ekosistema eta sare trofikoa ikasteko, eta horretarako antzerkitxo bat egin genuen.


Ostegunean, soinketa izan genuen ,hurrengo astean egin behar genuen, baina  kiroldegia itxita egongo da eta guk hor egiten dugu soinketa. Gero Telmoren urtebetetzea ospatu genuen eta tarta oso goxua jan genuen.


Ostiralean beheko Aitor ikastolako eraikinera joan ginen eta bost urtekoei eta 2. Mailakoei bost ipuin irakurri  genizkien eta txikiek  eskerrak emateko antzerki bat egin zuten . Marisolek esan zigun 4.mailako txangoan  gau bat bakarrik tokatu zaigula eta hiru gau ez. 


HORRELA BUKATU DUGU ASTEA!!!!!!


Nahia eta Manex 

2015(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

16. GURE EGUNEROKOA



Ekainak 8

Asteartean  tenperarekin “arrano arrantzalea paduran” marraztu genuen  eta oso polita atera zitzaigun. Oso ondo pasa genuen hori margotzen.

Landareak asko hazten ari dira, lorategia edukiko dugula ematen du.

Asteazkenean etxean genituen txotxongiloak ikastolara eraman genituen larunbateko erakusketan ipintzeko. Bertan, ikasturtean        egindako beste lanak jarriko ditugu.

Ostegunean soinketa izan genuen eta Xabik esan zigun 18an beste 

soinketako beste irakasle batekin kirola egingo dugula berak katarro handia duelako. 

Aurreko ostiralean “Bide ziurra” proiektua egin genuen eta gurasoen lana eskertzeko eskutitz batzuk egin genien Dorletari  ,Xabiri ,Katrini ,Oianari eta ikastolako aita ama batzuei. Ostegunean eskutitzen erantzunak jaso genituen eta asko poztu ginen!! ESKERRIK ASKO DENOI !!


Ostiraleko patioan malabarak eraman behar genituen ikastolara baina oso gauza gutxi eraman genituen ahaztu zitzaigulako.

IZUGARRIZKO LANA EGITEN DUGU IKASTOLAN !!!!



                                   Jon eta Peru