2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

9.GURE EGUNEROKOA

Martxoaren 25a

Asteartean gelako batzuek irratian parte hartu zuten  esatariak izan zirelako, eta hauek dira: Nahia,Telmo,Milena,Izaro eta Unai.
Asteazken arratsldetik asteleheneraino zubia izan genuen Jose santuaren eguna izan zelako.

Korrikaren egunean, asteazkenean,  goizean “Hemen  konposta!” saio berezia egin genuen eta arratsadean Egiako Korrikan parte hartu genuen, oso dibertigarria izan zen!!

                                                                                                      Joana eta Ekain 


2015(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Jolastu gurekin !!

Irratsaioa entzun ondoren deskribapenen erantzunak idatzita gelara bidali.

                            Eskerrik asko gurekin jolasteagatik!!
                                                     
                                                     Laster arte!!!



Gure 2. irratsaioa entzuteko klikatu HEMEN 


2015(e)ko martxoaren 9(a), astelehena

8.GURE EGUNEROKOA

Martxoaren 9a

Astearen hasieran, txotxongiloekin antzerkiak egin genituen. Batzuk oso barregarriak ziren , beste batzuk oso luzeak,orokorrean ondo pasa genuen.

Gero, ”bikoteka irakurtzen” egin genuen eta eskulan bat egiteko istrukzioak zirenez, batzuek eskulan hori egingo dute.

Asteazkenean, Marisolen urteaurrena izan zen eta ospatzeko Zentzumenen frogak egin genituen , batzuentzat oso dibertigarriak izan ziren!?

Oraingoan Zentzumenen gaia bukatu eta estadistika gaia hasi dugu: oso dibertigarria da.

Ingeleseko klasean 3.ziklokoen irratsaioa entzun genuen oso ondo atera zitzaien, eta gure 2. irratsaiorako lagungarria izan  daiteke.

Liburutegira joan ginen eta ia denek hartu zuten liburu bana.
            
        Horrela bukatu dugu astea!!


                  Ismael eta Elene







2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

7.GURE EGUNEROKOA

Martxoaren 3a

Astean zehar 3 gutun jaso ditugu. Lehenengoan gutun bat zegoen, hurrengoan mapa bat eta bakoitzarentzat Mariona txiki bat egiteko materiala  eta azkeneko gutunan  pegatinak.
Asteartean  Marionak  margotu  eta bere lagunen kontinenteak bilatu genituen munduko mapan.
Ostegunean TOPIC era joan ginen eta “CUBO LIBRE” antzezlana  ikusi genuen.  Gero pixka bat jolastu eta hamaiketakoa jan genuen. Ondoren museoa bisitatu eta bazkaltzera joan ginen. Arratsaldean  txotxongilo bat egin genuen eta ikastolara joan ginen.
Ikastolara  iritsi eta Vanesarekin merendola  bat  egin genuen Vanesaren azken eguna zelako.



                               Ibon eta Enara



2015(e)ko martxoaren 2(a), astelehena

ERANTZUNAK GELARA BIDALI !!

Irratsaioa entzun ondoren deskribapen eta asmakizunen erantzunak idatzita gelara bidali.

                            Eskerrik asko gurekin jolasteagatik!!
                                                     
                                                     Laster arte!!!

Gure lehenengo irratsaioa: JOLASTU GUREKIN !!