2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

3.EGUNEROKOA

Urriak 4


Astelehnean Anoeta ondoko rokodromora joan ginen, Asterix eta Obelix pelikula ikustera. Gure ustez denok ondo pasa genuen.

Ostegunean goiz eta arratsaldez hasi ginen, oso gorra egin zitzaigun eta oso aspergarria ere bai. Plastikan Txillidari buruzko marrazkiak egin genituen, eta oso ondo pasa genuen.

Ostiralean irakurketa garaian ipuin bat irakurri genuen, eta txandaka egin genuen txikienetik zaharrenera egin genuen.


                 AGUR ETA ONDO PASA!!!


                                    Unax  eta Peru

TXISTULARIAK

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

2.EGUNEROKOA

Irailak 18


Astelehenean  plastikan paperezko hegazkinak  margotu genituen eta urrengo plastikan  jarraituko ditugu. Eta arratsaldean  Porrontxo jaiak hasi ziren.Asteartean gure lehenengo musika klasea izan genuen.
Eta  gehienek udaran ez zutenez praktikatu Idoiak etxerako lanak bidali  zizkigun.
Asteazkenean San Telmo Museora joan ginen Chillidari buruzko tailer bat egitera eta buztinezko irudi batzuk egin genituen.
Ostegunean  azkeneko  klasean  haurren eskubideak  landu  genituen eta ostiralean jai izan genuen.


A ZE ASTE MOTZA !!!!!


                                        Nahia eta Joana

KONTZERTU PEDAGOGIKOA. "Musikortxea jatetxea

Kontzertu pedagogikoa asko gustatu zaigu orokorrean. Gehien gustatu zaigun gauza bat sukaldari batek “espagueti al ostinato” platera nola prestatu duen izan da, beti espagetiak eta barazkiak erabiltzen zituelako. Bestalde, asko gustatu zaigu baita ere beste sukaldari batek “Chipi gamba” platera prestatu duen momentua, oso barregarria izan delako. Gainera, dibertigarria izan da beti gosez zegoen mutilak “gosea daukat” esaten zuenean, sukaldeko janari guztia eramaten zuelako.

Kontzertuan instrumentu asko ikusi ditugu, baina guri hauek gustatu zaizkigu gehien: klarinetea eta tronpa, gutako bik jotzen dituzten instrumentuak direlako, eta bateria, oso gustuko dugulako. Bestalde, faltan bota dugu pianoa ez entzun izana, asko gustatzen baitzaigu.

Kontzertuan zehar Ikasle guztiok izan dugu kantatzeko aukera, baina gutxi batzuk besterik hartu dute parte basoen jokoan, sandwich musikala egiten eta basoen jokoaren abestia kantatzen. Hurrengoan, gustatuko litzaiguke ikasle gehiagok izatea parte hartzeko aukera, eta instrumentuak jotzea.     

Gainera, kontzertu honetan gauza asko ikasti ditugu: ostinatoa zer den, musikarekin sukaldatzen, musikaren egitura bereizten (sandwicharekin, ABACA)… eta ikusi dugu instrumentuak oso baliotsuak direla.

Azkenik, esan behar dugu, gustatuko litzaigukeela berriz ere joatea, dibertigarria eta interesgarria izan delako.  Hurrengo batean kontzertu desberdin bat izatea gustatuko litzaiguke, eta karibeko piraten kanta jotzea. 


2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

1. GURE EGUNEROKOA



 Irailak 14


Asteartean 4.maila hasi ginen eta lagun guztiak ikusi genituen .

Asteartean eta asteazkenean jolasak egin genituen ,eta oso ondo pasa genuen!

Asteazkenean, irailak 16,  San Telmo Museora joango gara Chillidaren proiektu bat egitera.

Ostegunean Gorputz Heziketa egin genuen eta oso ondo pasa genuen jokoekin, ondoren  leku aldaketa izan genuen.

 

                                                                   Milena eta Izaro

2015(e)ko urriaren 12(a), astelehena

63.GURE UDAKO EGUNEROKOA: TELMO

Irailak 15

 

Gaur kanoan ibiltzera joan gara. Geldiketak egin ditugu hondartzetan. Korrienteak daude eta korrientetatik bota gara eta bukaeran bañu erraldoila izan dugu.

 

                                 Telmo

62.GURE UDAKO EGUNEROKOA: PERU

Irailak 15

 

Ekainak 22tik 26ra piraguako ikastaroan ibili nintzen lagun batzuekin: Unax, Jon, Oier, Manex eta Elenerekin. Lehenengo egunean igeriketa egin genuen, baina ni ez nintzen helmugaraino iritsi. Bigarren egunean kopetako mina nuenez ez nintzen piraguako ikastarora joan. Beste egunetan oso ondo pasa nuen. Piraguako azken egunean merendola egin genuen eta denok oso ondo pasa genuen.

 

                                       Peru

61.GURE UDAKO EGUNEROKOA: ENARA

Irailak 15


Gaur Landetako kanpin batean esnatu naiz. Gosaldu,  jantzi eta piszinara joan gara Manex, Jon, Unax, Telmo, Peru eta seirok. Arratsaldean altxorraren bila jolasa egin dugu. Eta altxorra hauxe izan zen: jaten diren bilete eta txanponak !

 

                                    Enara

60.GURE UDAKO EGUNEROKOA: IBON

10 de septiembre

 

Hoy he ido a la playa de Ondarreta. Justo llegar, he ido al medidor de arena, el sábado escondí una piedra muy bonita y ese día todavía estaba ahí. También el aitona y yo hemos jugado con las palas. Después nos hemos metido al agua.

                                      

 ¡HABIA OLAS GIGANTES !!!!!!!!!!!!!!!

 

                                Ibon

59.GURE UDAKO EGUNEROKOA: IBON

Irailak 8


Atzo Goñitik bueltatu nintzen. Goñin 10 egun egon naiz udalekuetan. Etxean bazkaldu nuen amatxorekin eta arratsaldean Paseo Berrira joan ginen ferietara. Gero afaltzeko hanburgesak erosi eta aitaren bila joan ginen. Funikularrean igo ginen Igeldora, han afaldu genuen eta su artifizialak ikusi genituen. Asko busti ginen txaparrada ederra erori zelako. 

 

      OSO POLITAK IZAN ZIREN SUAK!!!!!!

 

                                     Ibon

58.GURE UDAKO EGUNEROKOA: IBON

Irailak 8


Atzo Burdinbidearen elkartearekin Artikutzara joan ginen. Trena lehen pasatzen zen tokitik joan ginen. Eta perretsiku oso arraroa aurkitu zuten: 4 anka zituen eta gorria zen. Gero jatera joan ginen. Bazkaldu ondoren kotxeetara joan ginen eta taberna batera joan ginen. Eta ni izozki bat jan nuen. 

 

              OSO ONDO PASA NUEN !!!!!!!!!!!!!

 

                                                 Ibon

57.GURE UDAKO EGUNEROKOA: IBON

Irailak 8


Gaur irlara joan naiz Oporretan Euskaraz taldearekin. Irlara iritsi garenean irlako hondartzara joan gara. Eta han uretara joan gara, uretan karramarro batek koska egin dit. Gero neska batzuk itsas izar bat aurkitu dute. Ondoren bazkaltzera joan gara, nire bazkaria tortila piper bokata zen. Bazkaldu ondoren jolastera joan gara. Eta bukatzeko itsasontzira joan gara. 

              Zelako eguna pasa dut!!!!!

 

                                        Ibon

56.GURE UDAKO EGUNEROKOA: JON

6 de septiembre

 

Fui al Paseo Nuevo a ver las regatas con mi padre y con mi tio en la tribuna. Primero participaron las chicas: Zumaia, San juan, Hibaika y Orio. Luego participaron los chicos: Urdaibai, Orio, San Pedro, y Donostiarra, luego en la segunda tanda participaron Kaiku, Hondarribia, San juan y Tiran. En la tanda de las chicas ganó San Juan. En las de los chicos Hondarribi y el segundo Urdaibai. 

YO QUIERO QUE GANE LA DONOSTIARRA!

 

                                      Jon

55.GURE UDAKO EGUNEROKOA: JON

Irailak 7


Saldañara joan ginen aita, ama, Izaro eta laurok. 3 orduko bidaia zen. Ekain 3 egun pasatzera joan zen eta oso ondo pasa genuen. Bigarren egunean Bodegoia izeneko jatetxe batean afaldu genuen. Etxean bi pisu genituen eta lorategi bat. Nik lorategia futbolean jolasteko erabiltzen nuen, arropa zabaltzekoa porteria bezala erabiltzen nuen. Ene ze ondo pasa dudan oporretan!

 

                                    Jon

54. GURE UDAKO EGUNEROKOA: JON

Irailak 7


Amarara joan ginen aitona eta amonaren etxera bazkaltzera. Han gure lehengusu txikiena zegoen eta berarekin jolastu genuen. Ama eta aitona kalera joan ziren eta Izaro gosez amorratuta zegoen eta amonak, ama eta aitona etorri arte itxoiteko esan zion. Bazkaltzeko babarrun txuriak genituen eta bigarren platera petxuga patatekin. Gero osaba etorri zen eta zinera joan ginen. Osabak, Izarok eta hirurok Pixels pelikula ikusi genuen eta Eñautek, gure lengusu txikiak, aitonarekin "Los minions" pelikula ikusi zuten . 

  PIXEL PELIKULA ASKO GUSTATU ZAIT !

 

                                       Jon

53.GURE UDAKO EGUNEROKOA: JON

7 de septiembre


FUTBOL

 La semana del veinte de julio a las 8:45 iba en autobus con Ekain a Martutene a entrenar al futbol. El equipo se llamaba Baloiaren Ametsak, en el equipo hice un nuevo amigo y se llamaba Iker y el monitor se llamaba Gorka. A las 11:00 haciamos el almuerzo y a las 11:25 teniamos libre. Luego entrenando, jugabamos a juegos y en los últimos minutos jugabamos un partido. Cuando llegabamos a Donostia yo iba a la pata coja a casa porque estaba muy cansado.

   HAY  QUE SEMANA MAS CANSADA!!!!! 

 

                                     Jon

52.GURE UDAKO EGUNEROKOA: JON

Irailak 7


Landak:

 Ostiralean nire ama, aita eta nire arreba Izaro Saldañara joan ziren eta ni Donostian geratu nintzen aitona eta amonarekin eta beraien etxean egin nuen lo. Hurrengo egunean goizeko 9:30 Landetara joan ginen Manexen urtebetetzea ospatzera. Iritsi ginenean igerilekura joan ginen, gero parkera joan ginen, eta jolastu eta bazkaldu ondoren piszinara joan ginen eta gero Manex, Enara, Peru, Telmo, Unax eta ni beste etxe batean egin genuen lo.

 

                                     Jon

51.GURE UDAKO EGUNEROKOA: ELENE

Irailak 7


Gaur nire urtebetetzea da , eta bizikleta bat oparitu didate amak eta aitak . Lehengusuekin , izeba  osabekin eta amona aitonekin merendola bat egin dugu . Bi jolas egin ditugu: altxorraren bila eta zinta jokoa . Nik mahai bat jarri nuen norbaitek aurpegia margotu edo karetak egin nahi bazituen. Ia denek margotu zuten aupegia eta karetak egin ere bai.  

                   Oso ondo pasa dut!!!!! 

 

                                          Elene

50.GURE UDAKO EGUNEROKOA: LUKA

Irailak 7


Egun batean Kontxa hondartzara joan ginen nire amatxo, Txetxo, Helene eta nire lehengusinarekin. Bi flotadore erosi genituen eta gabarronera joan ginen. Urrun zegoen, baina lortu genuen plataformara igotzea.Hankak ireki eta gelditu nintzen oreka bilatzen,gero tranpolinean Helenerekin bota nintzen bonbaz eta gero txirristran aldrebes eta oso dibertigarria izan zen. Gero ferietara joan ginen eta barrearen etxera sartu ginen: hor kuboak, pasadizoak eta txirristra bat zortzi bueltekin aurkitu genituen. Egun neketsua izan zen!!

 

                                          Luka