2015(e)ko urtarrilaren 30(a), ostirala

3.GURE EGUNEROKOA

Urtarrilaren 27a 

Atzo, Alde Zaharretik paseotxo bat eman genuen.Toki bakoitzean argazki bana atera genuen eta galdera batzuk erantzun.Ostegun goizean,ingeleseko antzerkia entsegatu genuen eta oso ondo atera zitzaigunez anderenoak zoriondu gintuen. Ondoren "bikoteka irakurtzen" ere egin genuen eta galderak oso errazak ziren.
Musikan Telmok tronparekin Titanic  kanta bi aldiz jo zuen . Leireri, Manexen amari, postal bana egin genion gaixo dagolako eta ondoren Kalderero kantak abestu genituen. Gaur, ingeleseko antzerkia egin dugu 2. mailakoen aurrean eta oso ondo atera zaigu !

HORRELAKOXEAK AL GARA?????

2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna

2.LABURPEN TENTAGARRIA: "El secuestro de la bibliotecaria"



Izenburua: “El secuestro de la bibliotecaria”
Idazlea: Margaret Mahy
Orrialde kopurua: 46


Egun batean bazeuden lapur batzuk. Orduan Ernestina izeneko liburuzain bat bahitzea erabaki  zuten. Liburuzainak galdetu zien ea zergatik bera, oso arraroa iruditzen zitzaiolako liburuzaina zelako. Baina, Ernestina, bahitua izan aurretik, egun batzuk pasa zituen lagun baten etxean eta familiako guztiak elgorriarekin zeuden. Beraz, lapurrek ere elgorria izan zuten.

        Lortuko ote dute elgorritik libratzea?

2.GURE EGUNEROKOA

Urtarrilaren 22a

Pasa den astean Ismael Ekuadorrera joan zen hilabete  bat pasatzera.
Lan asko egin genuen astean zehar:
- Egipto gaia bukatu genuen eta URTE  ASKOAN      TXAPELA   KASKOAN ! gaiarekin hasi ginen.
- Lehiaketa baterako komiki bana egin genuen.
- Ordenagailuan gure deskribapenak idatzi  genituen gero     blog-ean zintzilikatzeko.
- Arrano arrantzaleari buruzko  ipuina idazten hasi ginen.

ZENBAT  LAN   EGITEN   DUGUN   IKASTOLAN!                                                                        

2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena

1.GURE EGUNEROKOA

Urtarrilaren 21a

Gaur hasi gara  eguneroko  hau idazten zuek jakiteko eskolan  egiten ditugun jarduerak. Astean behin laukoteka idatziko dugu egunerokoan.


Orain arte aktibitate asko egin  ditugu, 2.mailako gaiak errepasatu, mapak eta gure hiria landu, arrano arrantzalea ezagutu Txingudiko paduran,  Beiren  bi egun pasa,  Egipto gaia ikasi …        

Alde Zaharreko KALEJIRAn asko ikasi al duzue?

2015(e)ko urtarrilaren 10(a), larunbata

1.LABURPEN TENTAGARRIA: "Dedi mago ospetsua"



Izenburua: Dedi mago ospetsua


Idazlea: J.K. Igerabide

Orrialde kopurua: 19 or.



Behin batean, Txan magoa bere txangonetarekin Konstituzio Plazara ziohoala, txangoneta baztertu eta denda zahar batean sartu zen. Txalupa zahar bat ikusi zuen. Eseri zenean txalupan lo hartu zuen.


Zer gertatuko ote da amets horretan?