Urtarrilaren 27a
Atzo, Alde Zaharretik paseotxo bat eman genuen.Toki bakoitzean argazki bana atera genuen eta galdera batzuk erantzun.Ostegun goizean,ingeleseko antzerkia entsegatu genuen eta oso ondo atera zitzaigunez anderenoak zoriondu gintuen. Ondoren "bikoteka irakurtzen" ere egin genuen eta galderak oso errazak ziren.
Musikan Telmok tronparekin Titanic kanta bi aldiz jo zuen . Leireri, Manexen amari, postal bana egin genion gaixo dagolako eta ondoren Kalderero kantak abestu genituen. Gaur, ingeleseko antzerkia egin dugu 2. mailakoen aurrean eta oso ondo atera zaigu !
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina