2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

3.EGUNEROKOA

Urriak 4


Astelehnean Anoeta ondoko rokodromora joan ginen, Asterix eta Obelix pelikula ikustera. Gure ustez denok ondo pasa genuen.

Ostegunean goiz eta arratsaldez hasi ginen, oso gorra egin zitzaigun eta oso aspergarria ere bai. Plastikan Txillidari buruzko marrazkiak egin genituen, eta oso ondo pasa genuen.

Ostiralean irakurketa garaian ipuin bat irakurri genuen, eta txandaka egin genuen txikienetik zaharrenera egin genuen.


                 AGUR ETA ONDO PASA!!!


                                    Unax  eta Peru

TXISTULARIAK

2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

2.EGUNEROKOA

Irailak 18


Astelehenean  plastikan paperezko hegazkinak  margotu genituen eta urrengo plastikan  jarraituko ditugu. Eta arratsaldean  Porrontxo jaiak hasi ziren.Asteartean gure lehenengo musika klasea izan genuen.
Eta  gehienek udaran ez zutenez praktikatu Idoiak etxerako lanak bidali  zizkigun.
Asteazkenean San Telmo Museora joan ginen Chillidari buruzko tailer bat egitera eta buztinezko irudi batzuk egin genituen.
Ostegunean  azkeneko  klasean  haurren eskubideak  landu  genituen eta ostiralean jai izan genuen.


A ZE ASTE MOTZA !!!!!


                                        Nahia eta Joana

KONTZERTU PEDAGOGIKOA. "Musikortxea jatetxea

Kontzertu pedagogikoa asko gustatu zaigu orokorrean. Gehien gustatu zaigun gauza bat sukaldari batek “espagueti al ostinato” platera nola prestatu duen izan da, beti espagetiak eta barazkiak erabiltzen zituelako. Bestalde, asko gustatu zaigu baita ere beste sukaldari batek “Chipi gamba” platera prestatu duen momentua, oso barregarria izan delako. Gainera, dibertigarria izan da beti gosez zegoen mutilak “gosea daukat” esaten zuenean, sukaldeko janari guztia eramaten zuelako.

Kontzertuan instrumentu asko ikusi ditugu, baina guri hauek gustatu zaizkigu gehien: klarinetea eta tronpa, gutako bik jotzen dituzten instrumentuak direlako, eta bateria, oso gustuko dugulako. Bestalde, faltan bota dugu pianoa ez entzun izana, asko gustatzen baitzaigu.

Kontzertuan zehar Ikasle guztiok izan dugu kantatzeko aukera, baina gutxi batzuk besterik hartu dute parte basoen jokoan, sandwich musikala egiten eta basoen jokoaren abestia kantatzen. Hurrengoan, gustatuko litzaiguke ikasle gehiagok izatea parte hartzeko aukera, eta instrumentuak jotzea.     

Gainera, kontzertu honetan gauza asko ikasti ditugu: ostinatoa zer den, musikarekin sukaldatzen, musikaren egitura bereizten (sandwicharekin, ABACA)… eta ikusi dugu instrumentuak oso baliotsuak direla.

Azkenik, esan behar dugu, gustatuko litzaigukeela berriz ere joatea, dibertigarria eta interesgarria izan delako.  Hurrengo batean kontzertu desberdin bat izatea gustatuko litzaiguke, eta karibeko piraten kanta jotzea. 


2015(e)ko azaroaren 1(a), igandea

1. GURE EGUNEROKOA



 Irailak 14


Asteartean 4.maila hasi ginen eta lagun guztiak ikusi genituen .

Asteartean eta asteazkenean jolasak egin genituen ,eta oso ondo pasa genuen!

Asteazkenean, irailak 16,  San Telmo Museora joango gara Chillidaren proiektu bat egitera.

Ostegunean Gorputz Heziketa egin genuen eta oso ondo pasa genuen jokoekin, ondoren  leku aldaketa izan genuen.

 

                                                                   Milena eta Izaro