2015(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

Jolastu gurekin !!

Irratsaioa entzun ondoren asmakizunen erantzunak idatzita gelara bidali.

                            Eskerrik asko gurekin jolasteagatik!!
                                                     
                                                     Laster arte!!!

Gure hirugarren irratsaioa: JOLASTU GUREKIN!!

2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

12.GURE EGUNEROKOA

Maiatzaren 11a

Astelehen goizean ikastolako ama bat etorri zen eta etxetik ikastolako bideari buruz hitz egin genuen. Geroago marrazki batzuk egin genituen, baita ere esan zigun maiatzaren bukaeran festa bat egingo genuela.

Astearte goizean Noelek esan zigun bere ama haurdun dagoela eta ia denak aho zabalik gelditu ginen, jarraian Manexek esan zigun bere ama,Leire, ospitaletik atera eta asko poztu ginen.
Astearte arratsaldean aurreko ostiraleko liburuekin irakurketa ozen prestatu genuen eta primeran atera zitzaigun.

Asteazkenean taldeko esperimentu interesgarri batzuk egin genituen,  gehienak airea eta ura gaiarekin erlazionatuak. Eta asko gustatu zitzaigun.

Ostegun arratsaldean, “Nola sartu ginen amaren sabalean?” galderaren inguruan hitz egin genuen eta azkenean ulertu genuen, eta gero, hurrengo egunean, ostiralean, munduko jolasak egin behar zirenez, Nastiak eta Noelek erakutsi zizkiguten beraien herrialdeko jolas bana: “Capia” eta “animaliak” eta jolasten eta ikasten ibili ginen.

Lomce ez zaigu batere gustatzen, orduan gure guraso batzuk etorri ziren Lomceren kontrako argazkia egitea eta jarraian Plazaundira joan ginen. EZ EZ EZ LONCERIK EZ!!!!!!!!!

IKARAGARRIZKO ASTEA!!!!!!!!!!!

                             Idazleak: Oier eta Telmo



     

2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

6.LABURPEN TENTAGARRIA: Nola zuzendu andereño gaizto bat

Izenburua: Nola zuzendu andereño gaizto bat
Idazlea: Miren Agur Meabe


Orrialde kopurua: 42 orrialde

Neska bat arazo bat du. Gela berari eta beste guztiei ez zaie gustatzen andereño berria barre gutxi egiten duelako, begirakune zorrotzak botatzen dituelako eta mantala zemetu bezain grixa delako. Eta egun batean etxeko lanak egitea ahaztu zitzaizkion neskatoari, eta gelan geratu izan behar zen patio orduan. 

 LORTUKO OTE DUTE ANDEREÑOA ALDATZEA???


  Ibon eta Unax

2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

11.GURE EGUNEROKOA

Apirilaren 29a


Astehelen eta asteazkenean udaltzaina etorri zen. Oso ondo pasa genuen. Joan behar zenean horri batzuk eman zizkigun marrazki lehiaketa baterako marrazkiak egiteko.

Asteartean zinemara joan ginen. Oso ondo pasa genuen, oso, oso,oso, oso parregarria izan zen filma !!  eta asko gustatu zitzaigun.

Asteazkenean  irratsaioa prestatzen hasi ginen eta esatariak hauek izango  dira: Ekain, Manex, Peru, Ismael eta gu (Enara eta Mara).

Ostegunean liburuaren eguna izan zen. Pasiloan kontatuko zituzten liburuen azalak zeuden, adibidez: “Ameliak  txakur bat nahi du”, “Igeritz”, “Hiltzaileak”  eta abar . Oso ondo pasa genuen ¡!!

Ikaslen batzarrera Izaro joan zen eta han ikastola hobetzeko ideiak esan zituzten ikasle ordezkariek.

Ostirala oso egun berezia da, badakizue zergatik?  Patio garaia-rengatik. Ostiral honetan malabarrak izan  ditugu.
Ostiral arratsaldean Vanesa etorri zen. Faltan botatzen genuen. Guk postal batzuk eman genizkion eta berak bi liburu,

PRIMERAN IBILI GINEN !!



                                    Enara eta Mara



                                                                                                                                                                                                                   

2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

10.GURE EGUNEROKOA

Apirilaren 27a

Asteazkenean, martxoaren 25, Intxaurrondo eskolan bi antzerki ikusi genituen. Lehenengoa “ Izar eta sorgina” zen  eta bigarrena “Gaixo tranpatiak”. Bi antzerkiak oso politak izan ziren.

Aste honetan Elene gaixorik egon da tripako minarekin. Baina ostegunean etorri zen. Horregatik pozik gaude!
Aste honetan ere Jon eta Oierren urtebetetzeak izan dira. Jonena 23 an eta Oierrena 25 ean. Oso tarta gosuak ekarri dizkigute ¡!

Aste honetan, Ioritzi albuma galdu zaion. Aurkitzen baduzue mesedez eraman Aitor ikastolako L.H. 3. mailako gelara. Eskerrik asko!!

Ostiral arratsaldean oporrak hasi ziren. Jende asko kanpora joango da eta beste pertsona batzuk Donostian       
geratuko dira.  
                          
         ONDO PASA OPORRETAN ! ! ! ! ! ! ! 
                                                                                  Izaro eta Milena