2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

12.GURE EGUNEROKOA

Maiatzaren 11a

Astelehen goizean ikastolako ama bat etorri zen eta etxetik ikastolako bideari buruz hitz egin genuen. Geroago marrazki batzuk egin genituen, baita ere esan zigun maiatzaren bukaeran festa bat egingo genuela.

Astearte goizean Noelek esan zigun bere ama haurdun dagoela eta ia denak aho zabalik gelditu ginen, jarraian Manexek esan zigun bere ama,Leire, ospitaletik atera eta asko poztu ginen.
Astearte arratsaldean aurreko ostiraleko liburuekin irakurketa ozen prestatu genuen eta primeran atera zitzaigun.

Asteazkenean taldeko esperimentu interesgarri batzuk egin genituen,  gehienak airea eta ura gaiarekin erlazionatuak. Eta asko gustatu zitzaigun.

Ostegun arratsaldean, “Nola sartu ginen amaren sabalean?” galderaren inguruan hitz egin genuen eta azkenean ulertu genuen, eta gero, hurrengo egunean, ostiralean, munduko jolasak egin behar zirenez, Nastiak eta Noelek erakutsi zizkiguten beraien herrialdeko jolas bana: “Capia” eta “animaliak” eta jolasten eta ikasten ibili ginen.

Lomce ez zaigu batere gustatzen, orduan gure guraso batzuk etorri ziren Lomceren kontrako argazkia egitea eta jarraian Plazaundira joan ginen. EZ EZ EZ LONCERIK EZ!!!!!!!!!

IKARAGARRIZKO ASTEA!!!!!!!!!!!

                             Idazleak: Oier eta Telmo



     

5 iruzkin:

  1. Aste honetan lan izugarri handia egin dute Oierrek eta Telmok EGUNEROKOA idazten, ZORIONAK! (Marisol)

    ErantzunEzabatu
  2. asko gustatu zait Oierrek eta Telmok egindako lana

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo egin dezue ZORIONAK!!! (Ibon)

    ErantzunEzabatu
  4. Lan ederra egin duzue, Oier eta Telmo!! (Luka)

    ErantzunEzabatu
  5. eskerrik asko guztioi. Hau jator jatorra izatea da. neri asko gustatzen zait idaztea eta horregatik nahiko nuke EGUNEROKO hau eta luzeagoak egin.
    Agur eta ondo pasa astea (Oier)

    ErantzunEzabatu