2015(e)ko abuztuaren 26(a), asteazkena

15.GURE UDAKO EGUNEROKOA: JON

Uztailak 13


Ostiralean Iruñeara joan ginen Sanferminetara eta han gure lagun batzuekin elkartu eta Parte Zaharrera joan ginen. Parte Zaharrean uretako pistolak erosi genituen, uretako pistolekin jolastu eta beroa egiten zuenez freskatu ginen.

Bazkaltzeko Mark eta Danelekin elkartu ginen, New Yorken bizi dira eta oporrak pasatzera etorri dira Euskal Herrira.

Arratsaldean Marken aitak, Mikel, eskusoinua jo eta guk kantatu eta dantzatu genuen. Gero Hawaiiko girnaldak erosi genituen eta hawaianoak ematen genuen. Gero entzierroa hasten den tokitik zezensuzkoan egin genuen korrika Danelek, Markek, Izarok, Maddik eta bostok. Maddik beldur pixka bat izan zuen.

Zezenzuskoa bukatu ondoren lagunen etxeruntz joan ginen eta lagunen etxean afaldu ordez, etxe azpiko tabernan afaldu genuen. Nik ezin izan nuen afaldu oso beteta nengoelako eta gero haur guztiak suak ikusi genituen. Ondoren etxera joan ginen, nik amatxorekin egin nuen lo eta  Izarok Maddirekin.

Hurrengo egunean zezenak ikusi genituen, zezen batzuk lasaiak ziren baina bukaeran zeuden zezenak ez zuten lasaiak ematen. Gero Donostiara bueltatu ginen aitonaren urtebetetzea ospatzera.

                 ZE ONDO PASA DUGUN SANFERMINETAN!                                                                                                   ZORIONAK AITONA!

                                                           Jon

1 iruzkin:

  1. Ene! Hau da Sanferminetan ondo pasatzea !! eta gainera zehaztasun handiz kontatu diguzu zure esperientzia. MILA ESKER, Jon!!!

    ErantzunEzabatu