2015(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

BIDEO HITZALDIA arrano arrantzalea Euskadi 2015

Skype bidezko bideo hitzaldia Euskal Herriko eskola batzuen artean. Ekitaldi honen testuingurua da arrano arrantzalearen inguruko ingurumen hezkuntza proiektua. Proeiktu horretan aurton parte hartu dute ikastetxe batzuk: Montorre eskola (Gautegiz Arteaga), Urretxindorra eskola (Muxika), Axular B.H.I. (Santurtzi), Elorrio B.H.I. (Elorrio) eta Aitor Ikastola (Donostia). Bideohitzaldi honetan ikastetxe hauek azaldu zuten urte osoan zehar eginiko lanak arrano arranbtzalearen  inguruan.                                                                      
 

2015(e)ko ekainaren 2(a), asteartea

4.IRRATSAIOKO TXAPELDUNAK !!!

Asmakizunen erantzunak hauek dira :

-ETXEA
-BARRASKILOA
-POSTONTZIA 

Eta irabazleak hauek dira :

Leire ,Iker eta Aner(Manexen familia)
Igor, Saioa eta Ekain(Peruren familia)
Ibai Bueno(Nahiaren aita)
Eider (Ibonen ama)
eta Nagore,  Koldo eta Izaro bi erantzun asmatu dituzte.

ZORIONAK 
ETA ESKERRIK ASKO 
PARTE HARTZEGATIK !!!!!!!!!!!!

2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

7.LABURPEN TENTAGARRIA: Mari Kanela

Izenburua: Mari Kanela


Egun batean Mari Kanela izeneko neska bat zegoen eta gezurrak esaten zituenean gorputzeko zati bat handitzen zitzaion. Behin ikastolara berandu iritsi zen eta gorputzeko atal guztiak handitu zitzaizkion.

Zer gertatuko zaio????


Manex


15.GURE EGUNEROKOA

Ekainak 1

Hau izan da gure Maiatzeko azken astea. Eta oso pozik gaude horregatik, Ekainean goizez bakarrik izango dugu eskola.
Gure gelako landareak  pixkanaka hazten ari dira, baina beste batzuk ez daude hazten horregatik ur gehiago botatzen diegu.

Azkeneko ikasleen batzarrera Joana joan zen. Eta patioko aldaketak adostu zituzten. Guk beheko patioko guztia edo txirrista horia kendu eta labirintua jarri adostu genuen.

Orain dela egun batzuk 1.eta 2.mailako ikasleei 3ipuin erraldoi Ibonek, Izarok eta Tarikuk irakurri zieten, hauek ziren ipuinen izenak :”Arrano arrantzalearen abentura”, "Arrano arrantzalea eta zuhaitzaren arazoa” eta “Arrano arrantzaleak arrano beltzen kontra”.

Maiatzaren 28an arrano arrantzaleari buruzko bideo konferentzia egin genuen  beheko ikastolan (bideo gelan). Guk beste eskola batzuekin hitz egin genuen eta eskola horiek gurekin.

Ostiralean (29an) goiz guztia margotzen aritu ginen askok eskuak zikindu zituzten, baina beste batzuk ez. Gehienek saiatu ziren arropa ez zikintzen. Lurrean margotu genuena loreak ziren. Guk berdeak eta horiak margotu genituen eta beste eskolako batzuk beste kolore erabili zituzten.
NOLAKO ASTEA IZAN DUGUN!!!!

                              
                                            Joana eta Izaro  

 



2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

14.GURE EGUNEROKOA

Maiatzak 25

Astelehen  goizean,  Dorleta etorri zen plano batzuekin eta esan zigun beheko eskolatik goiko eskolara joateko bide seguruena marraztu behar genuela.
Astelehen arratsaldean,  gorputz heziketa saio berezia izan genuen  Iurgik lagunduta: Iurgik fitxa txiki batzuk ezkutatu zituen eta fitxa horiek puntuak zituzten  (1-10) eta guk mapa baten bidez aurkitu behar genituen.

Asteartean, berriz irratsaioa izan genuen eta hauek izan ziren esatariak: Unax, Ibon, Joana, Jon, Ioritz, Noel eta Elene.
Irratsaioa bukatu ondoren, Nahiaren aitona etorri zen eta, euskaraz oso ondo ez zekienez, erdaraz hitz egin zuen eta Estelak esandako eta egindako esperimentu batzuk zekizkien , oso interesgarria izan zen.

Asteazkenean , landare batzuk landatu genituen gai berrirako laster utzi beharko dugu zientzialarien lana eta natura-kazetariak izango gara

Ostegunean, Marisolek esan zigun Udaletxeak dirua zeukala ikastolako patioa hobetzeko eta 3.mailakoen proposamena hau izan zen: labirinto bat jartzea beheko parkean.
Jolas garaia eta gero, ipuin irakurketa entsegua egin genuen, baina talde bati bakarrik eman zion denbora ipuina kontatzeko.
Ostegun arratsaldean beste gelako batek egindako “ARGIBIDE TESTU” bat irakurri eta eskulan bana egin genuen bikoteka.

Ostiralean “irrista-gailuen eguna” izan zen berriro patio garaian: patineteak eta skateak lagunei utzi genizkien.

ASTE PERFEKTOA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


              Idazleak: Luka eta Elene