2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

Euskal Herriko meatzaritza museoa bisitaldia





Euskal Herriko meatzaritza museora bisitaldia.

Otsailak 16an, Gallartako Euskal Herriko meatzaritza museora joan ginen.

Museoa Bilboko ezkerraldeko itsasadarrean kokatua dago, meatzaritza gune batean.
Museo honetan. Museo hau, meatzari ohiek eta lanbide horrekin zerikusia duten beste langile ohiek sortutako elkarte bati esker aurrera eraman da.

Guztien laguntzarekin, meatzaritzak sortutako elementuak berreskuratu eta zaintzen ditu:  bagonetak, lanabesak, argazkiak eta dokumentuak.

Ordu terdiko bidaia ondoren heldu ginen museora. Itxita dauden meategiz inguratua dago (ia 200 inguru). Bideo bat ikusi ondoren, Ondoan dagoen meategi izugarri bat ikusi genuen. Zeru irekian zabaldutakoa, eta horeen gainean, lehen Galarta herri zaharra zegoen.

Berriro museora bueltatu eta han zeuden tresnak, mineral eta argazkiak eta haien historiak kontattu zizkiguten.
Oso interesgarria izan zen.




Bisitaldia bukatu ondoren La Arobeladar joan ginen. Han, meatzariak bizi ziren etxe bat ikusi genuen. Deigarria zen nola bizi ahal ziren leku txiki batean hainbeste pertsona. Iikastolara bueltatu ondoren, parke batean bazkaldu genuen. Parke hau meategi zahar bat izan zen bere garaian eta orain aintzirak eta berdegunek ditu.



2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

Bazen Behin proiektuko lanak

Hona hemen landu dugun proiektua. Ez dira grabaketa guztiak agertzen. Banatuko zaien CDan egindako denak agertuko dira. Lan bikaina egin dute.
BAZEN BEHIN proiektua aurrera daramagu azaroa eta abendua bitartean. Proiektu honek, gure oroimenean begiratzea proposatzen digu, gu nondik gatozen hobeto ulertzeko eta nora joan hobe erabakitzeko. Proiektu honen bidez gure familiaren historian abentura ezberdinak, pozgarriak eta tristeak, aurkitu ditugu. Lau saio desberdinak izan ditugu. Lehenengo saioan proiektua aurkeztu ziguten. Bigarren saioa bi adineko pertsonen testigantza izan genuen. Egun hortan….. Juan Mari eta Carlos izeneko 2 gizon etorri ziren 73 urtekoak eta beraien bizitza kontatu ziguten. Beraiek 30 urterekin ikasi zuten euskaraz hitz egiten. Juan Mari bere familian hiru anai, aita eta ama ziren, arreba 2 urte zituela hil zitzaion. Lehen ez zegoen horrenbeste zabor, ez zegoen plastikorik, guztia sutara botatzen zuten eta horregatik sukaldea zen gela beroena. Carlosek berriz 5 anai-arreba ziren, eta Madrilen bizi ziren, beraiek ez zeukaten gela beroago bat, Madrilen beroa egiten zuen eta horrek ematen zion beroa etxeari. Arropa garbitzeko labaderoa erabiltzen zuten ez etxeko garbigailua. Hainbat pasadizu eta istoria kontatu ziguten Hitzaldi oso interesgarria izan zen eta galdera asko egin genituen. Orain aitona amonei, adineko pertsona bati, elkarrizketa desberdinak egingo ditug. Mp3 batean edo telefono mugikor batean grabatuko dugu eta bukaeran webgune batean argitaratuko dira. Lan interesgarria da eta gustora ari gara lantzen. Gabonetako oporrak bukatzean jarraituko dugu lanean.

2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

2017(e)ko azaroaren 17(a), ostirala

Piragua 2017

Sarrera honetan piragua ikastaroaren bideo txiki bat ikusi ahal izango duzu. Bideo horretako argazkiak eta beste batzuk gehiago hemen ikusi ditzakezu.Bukatu aurretik, ekintza polit honetara joateko bizikletaz lagundu diguten Amalur, Leire, Mikel eta Estelari, eskerrik asko!

2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

zumaiako flyscha

ZUMAIAKO FLYSCHERA IRTEERA

Azaroak 13an Zumaiako flyschera joan ginen. Goizean zehar bi gauza egin genituen museoa bisitatu eta flyscha aztertu. Gauza asko ikasi genituen, adibidez geruza desberdinetaz dagoela osatua, beti geruza gogor baten-kareharria- ondoren bigun bat -tupa-  egoten da. Geruza bat, lurraren kontra jo zuen meteoritoaren hautsez osatuta dagoela. Gure arbasoak arratoi erraldoi batzuk zirela. Lehenago Euskal Herria ur azpian zegoela eta bakarrik uretako fosilak aurkitu daitezke. Itsasoarekin geruzak erortzen dira. Flyschak 8km distantzia du Zumaiatik Debara eta 100milioi urte irakurri daitezke flyschean.


Arratsaldean ordubatak aldera parke batean bazkaldu genuen eta jolasten egon ginen 15:15 arte.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Telmo eta Enara