2015(e)ko irailaren 6(a), igandea

22.GURE UDAKO EGUNEROKOA: JOANA

Abuztuak 1


Atzo Arrasatera joan nintzen.Han nire aitona, amona eta osaba bizi dira.Eta gaur osabarekin Landetara joan naiz, han laku oso oso handi bat dagoenez osaba eta biok URETARA joan gara!!! 

                        A ZE OPORRAK!!!!!!!!

                               Joana

21.GURE UDAKO EGUNEROKOA: MANEX

Uztailak 28


Gaur goizeko 8 etan esnatu gara, aita eta ni Jurra mendira joateko. Orduan aitak esan dit grafiti arrosak jarraitu behar ditugula. Aitak bizikletaz igo da eta guk oinez igotzen ordu bat eta erdi iraun dugu. Goian antena batzuk daude baina geroago arroka baten gainean ezpeta bat klabatuta dago eta aterpe bat, eta han hamaiketakoa hartu dugu eta gero jeitsi ondoren uretara joan gara. 

Oso pozik nago 1037 metrotako mendi bat igotzeagatik!

                          Manex

20.GURE UDAKO EGUNEROKOA: MANEX

Uztailak 28


Peru Gironarekin gaude Landetan. 6etan Oier etorri da, gero, nere etxera joan gara eta han afaldu dugu.Opari bat eman didate eta gauean ireki dut.Harri handi bat da eta `puskatu eta fosil bat atera da, argia egiten du.

Gero, dantzaldira joan gara. Eta Oierrek eta nik Peru aurkitzen ez genuenez, kanpinetik kanpora joan gara . Lehenengo lakura joan gara eta iluna zegoen eta beldurra ematen du. Gero, rugbiko zelaira eta etxe batean argi bat ikusi dugu, baina ez zegoen inor.Gero, argi gorri bat ikusi dugu eta guregana globo bat zetorren. Beldurtuta kanpinera bueltatu gara.

                              Manex

19.GURE UDAKO EGUNEROKOA: MANEX

Uztailak 28a


Aita eta ama ospitalera joan dira eta gu amonarekin gelditu gara.Ez bazen ondo ateratzen botika gehiago jarri behar zioten. Amonarekin gosaldu dugu eta tabletarekin jolastu dugu. Hodeirengana joan gara. Han denak elkartuta geundela, osaba, izeba, amona, Iraun, Aner, Ponce, Hodei...amak deitu du esateko nola zegoen. Amona eta Edurne negarrez ikusita urduritu naiz, baina gero, Edurnek besarkatu eta esan dit ama oso ondo dagoela. Ospatzera joan gara familiakoekin eta hanburgesa bat jan dut eta bi izozki. Gero Poncerekin , osaba, erleak ikustera joan gara. 

                      Oso pozik nago!!!

                               Manex

18.GURE UDAKO EGUNEROKOA: MANEX

Uztailak 28

Gaur nire urtebetetzea da!!!

Landetan gaude gosaltzen eta goizeko 10etan trin-trin entzun dugu.Hodei da eta ama izan da. Iraun jaio da eta 2.800gr pixatzen du. Maletak egin eta Donostiara joan gara Iraun ezagutzera. Bidea luzea izan da. Jatetxe batean bazkaldu dugu.Ospitalera igo gara eta Iraun ezagutu dugu. 

Nire urtebetetzeko oparirik hoberena izan da!!

                               Manex

17.GURE UDAKO EGUNEROKOA: MARA

Uztailak 27


Gaur piraguismo egiten nuen bitartean euri piska bat egin du. 

Gero aitona eta amonaren etxera joan gara. Geroago amonak zinera eraman gaitu eta nire ahizpa eta ni "Los minions" pelikula ikustera oso oso oso dibertigarria da.

Ondoren  Macdonals batera joan gara.Amonak ez zekien janaria eskatzen eta niri ez dit jostailaua eskatu. 

 

               Oso ondo pasa dut gaur!

                            Mara

2015(e)ko irailaren 5(a), larunbata

16.GURE UDAKO EGUNEROKOA: ELENE

Uztailak 14


Gaur goizean amarekin eta bi anaiekin estropadak ikustera joan naiz nire izebak Hernani klubean arrauna egiten duenez bera ikukustera . Bliziketaz joan gara , etxetik Donostiaraino eta nire lehengusuak eta amona ere etorri dira . TraiƱeruak ateratzen ari zirenean nire amona Hernaniko kamixeta astintzen hasi da . Gero nire izebarengana joan garenean esan digu botila batekin buruan jo dutela eta gainera beteta zegoen. 

 

                      Oso ondo pasa dut!!!!

                            

                                Elene